Guri buruz

Karlismoa, jende-multzo mugimendu moduan hasieran, eta talde ideologiko gisa antolatua gero, nekazari krisiak eta Askatasun Foraleei erasoengatik suspertuta, Lehenengo Gerrate Karlista hasita zela sortu zen. Zera askatzaile horrek substrato sozial batean eragiten zuen zeinetan lehengo hiru mendeetan zehar beren erreibindikazioen oinarriak, familia eta Herrien oroimen historikoak transmititurik, pilatzen joan  ziren; haien artean, eta mugarri gisa, hauek izenda ditzakegu: Gaztelako “Comuneros” mugimendua; Nafarroako Erresumaren konkista maltzurrak eta probintzia murrizteko kontaezinezko saiakerek sortu zituen erresistentzia, hala nola Aragoiko koroaren zatiketa, Katalan Foruek ezabaketa, eta beste hainbeste bidegabekeri Espainien Herrien eskubideen kontra Estatu imperial zentralistak eginda.

E.K.A.k-Euskal Herriko Karlista Alderdiak, ia bi mendeko bizia du Espainien Alderdi Karlistaren barruan, izen honen zama historikoaren kontzientea da, eta kendutako Askatasuna berreskuratzeko Herri baten ahaleginen jarraitzaile hartzen du bere burua, eta denboren eskakizunei egokitzen saiatzen da.

Askatasunen berreskurapenaren guda luzean, eta denboran zehar, zenbait goiburu edo printzipio erabili izan dira historian zehar  laguntza moduan; “Jaungoikoa, Aberria, Erregea”, hasieran; “Jaungoikoa, Aberria, Foruak, eta Erregea”, gero, eta egun “Askatasuna, Sozialismoa, Federalismoa, Autogestioa“.; bakoitzaren eta guztion xedea gizon eta emakume pertsona egiten duen Askatasuna lortzeko izanik, besteon askatasuna muga bakarra izango litzateke, besterik ez; honek , askatasun politikoa, soziala eta ekonomikoa eskatzen du. Hau lortzeko baliabide baketsu, legalak eta demokratikoen bidez, egungo eta etorkizuneko iharduera ezartzen du Euskalerriko Karlista Alderdiak, E.K.A.k.

Alderdi guztiz subiranoa gara, Espainien beste Alderdi Karlistekin federatuta gaudelarik. Gizarte askea, demokratikoa eta zuzenagoa lortu nahi dugu egitura federal batean. Aske eta borondatezko itun baten bidez, Espainien Herri guztien artean egina.

{:}