[Deialdiak] Azaroaren 24an batzar bateratua

Azaroaren 24an, Zaragozako Delicias Gizarte Etxean, batzarra egingo dugu beste nazionalitate batzuetako alderdi karlistekin batera. Beste herrialde batzuetatik etorritako lankideekin batera eta aurrez ezarritako gai-zerrendari jarraituz, gaurkotasun politikoaz eta azken gertakariez hitz egingo dugu. Barneko arazo gisa, Alderdi Karlistak bizi duen egoera irregularraz eztabaidatuko dugu, Alderdiaren erabaki-organo demokratikoak ezabatzearen ondorioz. …

[Deialdiak] Azaroaren 24an Batzar bateratua

Datorren azaroaren 24an, Aragoiko Alderdi Karlistak batzar bat antolatu du beste herrialdetako alderdekin batera, eta Gipuzkoako karlistak han bertan izango gara. Batzarra Zaragozan izango da, eta gai-zerrendan, besteak beste,  gaurkotasun politikoko zein barne-izaerako puntuak jorratuko dira.

Radica: Herriaren heroi

Jarraian, Teodoro Rada “Radica” ren omenez azaroaren 9an Tafallan egingo den ekimen polit honen berri eman nahi dugu. Lagun agurgarriok: Aurten 150 urte bete dira Teodoro Rada Radica, azken gerra karlistako buruzagirik ezagunena, batailan hil zela. Ausardiagatik eta agintzeko dohainengatik, azkenean mariskal bihurtu zen Tafallan igeltsero zena, eta bere lanak …

Uztailaren 20, E.K.A.-Gipuzkoako Batzar Nagusia

Lekua: Bastero Kulturgunea, Andoain. Ordua: 11:00etan, lehenengo deialdia, 11:30ean bigarren deialdia. E.K.A.Gipuzkoako afiliatu guztiei zuzendutako batzar irekia. Bertan, egungo karguak berrituko dira, Alderdi Karlistaren barne-egoera eta antolaketa-egoera aztertuko dira eta hurrengo ikasturte politikorako plan estrategikoa zehaztuko da. 14:15: Bazkaria Txertota jatetxean.    

Ekainak 15, Santiago Merinoren hitzaldia

Ekainaren 15ean gure artean kooperatibismoan aditua den Santiago Merino abokatua izango dugu, benetan plazera izango da guretzat eta hitzaldi bat eskainiko digu: Komunitatea, Sozialismoa eta autogestioa izenburupean. Lekua: Donostiako Karlista Alderdiaren Egoitza. Zabaleta kalea, 42 behegain-ezk. Ordua: 11:30ean.  

Uztailaren 15, E.K.A.-Gipuzkoako Batzar Nagusia

Lekua: Bastero Kulturgunea, Andoain. Ordua: 11:00etan, lehenengo deialdia, 11:30ean bigarren deialdia. E.K.A.Gipuzkoako afiliatu guztiei zuzendutako batzar irekia. Bertan, egungo karguak berrituko dira, Alderdi Karlistaren barne-egoera eta antolaketa-egoera aztertuko dira, baita egungo politika eta hauteskunde-egoera ere, eta hurrengo ikasturte politikorako plan estrategikoa zehaztuko da. 14:15: Bazkaria Traiñerum jatetxean.