[Kultura] Iruña Cormenzanaren erakusketa en Donostian

Gure laguna, Iruña Cormenzana artista nafarrak EskuBideak instalazioa erakutsiko du Kontxako hondartzan, urriaren 12 eta 18 artean. EskuBideak instalazio iragankorra da eta hondakinetatik erreskatatutako milaka eskularru-molde erakutsiko ditu itsasoko hondarretan ainguratuta. Esku-hartze artistiko honek gogeta bat sortu nahi du, itsasoak eta ibaiak zeharkatuz migratzeko zeharkaldi arriskutsuan murgiltzen diren pertsonek bizi …

[Euskara] Kilometroak, Izpiz Izpi

Urtero legez KILOMETROAK, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian, egon gara euskararen alde. Aurten Azpeitian hain zuzen ere. Gure presentziarekin euskara sustatu eta hedatze aldera burutzen ari diren jarduerak, izpiz izpi lagundu eta babestu nahi ditugu.        

Ekainak 15, Santiago Merinoren hitzaldia

Ekainaren 15ean gure artean kooperatibismoan aditua den Santiago Merino abokatua izango dugu, benetan plazera izango da guretzat eta hitzaldi bat eskainiko digu: Komunitatea, Sozialismoa eta autogestioa izenburupean. Lekua: Donostiako Karlista Alderdiaren Egoitza. Zabaleta kalea, 42 behegain-ezk. Ordua: 11:30ean.  

Somorrostroko Batailaren inguruko erakusketa eta hitzaldia

TRUEBA Enkarterriko Dokumentazio eta Dibulgazio Zentroak antolatuta. Urtarrilak 31. Erakusketaren inaugurazioa Grabados de la Batalla de Somorrostro, mundu osoko ilustratzaileengandik margotuak. Lekua: Muskizko liburutegia. 18:00h. Marcelo Galvánen hitzaldia: Retrospectiva de un infante de marina caído en la Batalla de Somorrostro. Lekua: Muskizko M aretoa. 19:00h.    

Eman ta zabal zazu

Urretxu, plazerra izan da Gernikako Arbola euskal herritar guztien ereserkia izateko ekitaldi hunkigarri honetan parte hartu duten erakunde eta erakunde guztiekin partekatzea. Mila esker eta aurrera!