Gure laguna, Iruña Cormenzana artista nafarrak EskuBideak instalazioa erakutsiko du Kontxako hondartzan, urriaren 12 eta 18 artean.
EskuBideak instalazio iragankorra da eta hondakinetatik erreskatatutako milaka eskularru-molde erakutsiko ditu itsasoko hondarretan ainguratuta.
Esku-hartze artistiko honek gogeta bat sortu nahi du, itsasoak eta ibaiak zeharkatuz migratzeko zeharkaldi arriskutsuan murgiltzen diren pertsonek bizi duten tragedia isilari buruz. Ez ditu banakako istorioak kontatzen, ezta tragediari aurpegiak jartzen ere. Helburua arazoaren larritasuna azaltzea da, estatistika hotz eta ikaragarriak ikustaraztea.
Lan honek industria-hondakinetatik datorren lehengaia erabili du, herrialde hartzaileen behar demografikoak asetzeko lehengai gisa iristen den biztanleriarekin nolabaiteko paralelismoa sortuz.
Inslazioaren aurkezpena urriaren 12an, larunbatez, egingo da, 16:30ean, Donostiako Kontxako hondartzan, eta Demografia eta Migrazioak, San Telmo Museoan Jakiundek STM eta ZAS!-Zurrumurren Aurkako Sarea-rekin batera urriaren 15 eta 22an antolatutako solasaldien baitan.