Radica: Herriaren heroi

Jarraian, Teodoro Rada “Radica” ren omenez azaroaren 9an Tafallan egingo den ekimen polit honen berri eman nahi dugu.

Lagun agurgarriok:

Aurten 150 urte bete dira Teodoro Rada Radica, azken gerra karlistako buruzagirik ezagunena, batailan hil zela. Ausardiagatik eta agintzeko dohainengatik, azkenean mariskal bihurtu zen Tafallan igeltsero zena, eta bere lanak geratu zaizkigu haren oroigarri.

Bere herriaren balio tradizionalen defendatzailea, XIX. mendeko altxamendu guztietan parte hartu zuen eta Ipar Euskal Herrian erbesteratu zen, gure foruen abolizioari ekin zion Bergarako Besarkada haren ondotik. 1869an, Lagunero koronelaren errepresiotik ihes egin zuen. Nafarroako 2. Batailoiaren buru zela, Radicaren erasoak ahoz aho zabaldu ziren; gudu-zelaian egoteak berak garaipena iragartzen zuen, eta bere irudia oso loturik egon zen “Gandul” zaldi zuri- beltz famatuari. Hain ezaguna izanik, askok Zumalakarregi berritzat jo zuten.

Urteurrena ospatzeko, nafar talde batek brontzezko eskultura bat jartzea erabaki dugu, Radicaren eta Gandulen irudiekin. Baita haren atzetik joan ziren 238 tafallarren izenekin ere; gehienak jende xumea ziren, kinten inposizioak eta komunalen espoliazioak zigortuak

Teodoro Rada Radica

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude