Beraien aberastasuna = gure miseria

Beraien aberastasuna:

26 milioi euroko aurrekontua; horietatik 18 milioi Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu, 6 milioi Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 2 “bakarrik” Basque Culinary Centerrek. Donostiako Udalak doan utziko du espazio osoa. Betiko eraikuntza-enpresa berberentzako negozioa.

Gure miseria:

Gros auzoan establezimenduak ixtea eta bizitza, harreman sozialak eta komunitarioak galtzea, hirigintza-espekulazioa egitea eta, horren ondorioz, etxebizitza garestitzea, inguruneari eta ingurumenari kalte egitea, eta erakunde pribatu bati espazio publikoa doan uztea.

Horregatik uste dugu hirian pentsatu beharko litzatekeela, eta ez negozioetan bakarrik. Manteon anbulatorio bat, etxebizitzak edo herritarrei, eta ez gutxi batzuei bakarrik, mesede egin diezaiekeen edozer eraiki liteke. Garapen iraunkorraz hitz egiten da, baina Donostia bainuetxe bihurtzen ari dira, gutxi batzuen turismoa eta negozioetan pentsatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.