Tafallak Gamazadaren 130. urteurrena ospatuko du Gernikako Arbolaren doinuekin

Igande honetan, abenduaren 3an, Nafarroaren eta Euskararen Eguna. Lau izkinetan plaka bat inauguratuko da. www.noticiasdenavarra.com webgunean argitaratuta.

Monteagudoko Paloteadoaren koplak

Joselico Jarauta eta Julián Matute monteagudotar paloteadoreek kantatuak, 1894ean


Aspaldian Nafarroa,

Erresuma argi bat zenez,

libre zegoen sodadutzaz,

zergez eta eginbeharrez.

Mila bortzehun ta hamabian

Gaztelari ginen batu,

nahiz eta itunari esker

lege zaharra gerizatu.

Nafarroak urte hartan

anitz da galdu zuena,

zer ta burujabetasuna,

oroz gaindo maiteena!

Anitz baitira Espainian

lan dagitenak maltzurki

Nafarroa izan dadin

probintzia arrunt bat aurki.

Bere hortan iraunen badu,

beki espainol gobernuak

Nafarroan neurri latzak

izanen direla hartuak.

Tafalla, Erriberri, Ablitas,

Monteagudo, Kabanillas,

Kaskante, Murtxante, Kortes,

Lizarra, Buñuel, Barillas!

Egin dezagun aurrera!

Garen denok bat gerrilaz!

Anai bailiran ditugu

adiskide ezin hobeak:

arabar, bizkaitarrak

eta gipuzkoar trebeak.

Gamazok erranak erran,

gora lau herrialdeak,

oroit daitekeenez geroz

barik egon direnak.

Gora Nafarroa eta Lege Zaharrak!

 

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.