Somorrostroko Batailaren inguruko erakusketa eta hitzaldia

TRUEBA Enkarterriko Dokumentazio eta Dibulgazio Zentroak antolatuta. Urtarrilak 31. Erakusketaren inaugurazioa Grabados de la Batalla de Somorrostro, mundu osoko ilustratzaileengandik margotuak. Lekua: Muskizko liburutegia. 18:00h. Marcelo Galvánen hitzaldia: Retrospectiva de un infante de marina caído en la Batalla de Somorrostro. Lekua: Muskizko M aretoa. 19:00h.    

Karlista eta liberalen gudu zelai

Gipuzkoako Hitzan argitaratutako berria, 2023/10/27 | Aranzadi zientzia elkarteak hiru urteko ikerketa lana egin du Tolosaldean, Belabieta inguruko 1873ko bataila gogoratzeko. Zortzi panel jarri dituzte, eta ibilbide batzuk prestatu. Hirugarren Karlistaldi betean, karlisten eta liberalen arteko borroka odoltsua izan zen Belabietako mendiaren magalean, Tolosaldean, 1873ko abenduaren 9an. Egun bakarrean seiehun …

[Historia] 1833ko urriaren 3

Duela 190 urte, 1833ko urriaren 3an, Talavera de la Reinan, Manuel María González postetxeko funtzionarioak “Gora Carlos V! aldarrikatu zuen lehengo aldiz. Altxamendua berehala zabalduko zen Espainiako gainerako herrialdeetan, I. Karlistaldiari hasiera emanez.

Gamazadako biktimei omenaldia.Kantu bat askatasunari

Abuztuaren 27an, igandea, Gamazadaren 130. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan ginen Donostian. Beste behin ere, “Gernikako Arbola” abestu genuen Boulevardean, foruen defentsan hildako sei lagunen omenez. Monteagudoren Paloteadoren letrek dioten bezala: Biba lau probintziak! beti batuta egon direnak eta ez dira inoiz baztertuko Gamazok esan arren!